lunes, 14 de mayo de 2012

2011 kilometroak


Milaka euskalzale bildu ziren 2011-ko kilometroetan (Azpeitian).
Egun arrakastatsua bizi izan zuten atzo Azpeitian eta Kilometroetako antolatzaileak pozik agertu dira, Gipuzkoako ikastolen aldeko festak izan ziren. Milaka lagun bildu ziren Ikasberri ikastolak antolatutako jaian, eta eguraldi bikaina eta berotsua egin zuen.


Festa 09:30ean hasi zen, hasiera ekitaldian. Bertan ziren Eneko Etxeberria Azpeitiako alkatea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburua. Azken horrek krisiari egin zion erreferentzia hasiera ekitaldi horretan, baina hizkuntzari horrek ez diola eragingo erabaki dutela esan zuen.



Elastiko txuri-urdin eta zuri-gorri ugari
Hasiera ekitaldiaren ostean, pixkanaka bete zen ibilbidea. Lehen orduetan bigarren gunean elkartu zen jende gehien, lehenik Betagarriren kontzertuan (ordu erdi lehenago hasi zen) eta ondoren Realaren eta Athelicen arteko futbol derbia pantaila erraldoian ikusteko. Asko ziren atzo Azpeitian baten edo bestearen elastikoa jantzita agertu zirenak.
Azpeitian Kilometroak jaia egin zen azken aldian ez bezala, atzokoa egun eguzkitsua izan zen, eta beroa izan zen ezaugarri nagusietako bat. Edari eta janari postuak bete egin ziren, eta zenbait guneetan amaitu egin ziren otarteko zenbait. Iluntzean herrigunean zegoen gunean bildu zen jendetza, Ohian Vegaren kontzertuan.
20:00etan, ordea, Kilometroen lekukoa Andoainera joan zen. Izan ere, herri horretako Aita Larramendi ikastolak antolatuko du hurrengo urteko jaia, eta lekuko emate ekitaldia egin zuten.




2011 Kilometroak:

Kilometroei hitzegin degu albiste honetan oso gustura gelditu ginen albiste hau bukatzerakoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario